XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HEGOALDEKO BOZEN ONDOTIK

Huna bozen biharamunean agertu ziren xifreak:
PNV: 450.953 boz, 32 alki.
PSE-PSOE 247.660 boz, 19 alki.
HB: 157.163 boz, 11 alki.
PSE-PSOE: 247.660 boz, 19.
EE: 85.621 boz, 6 alki.
C. POP: 100.627 boz, 7 alki.
PCE-GPK: 14.921 boz.

Geroztik konduak erreberrituz ohartu dira PNV horrek bazituela 400 boz gehiago eta beraz alki bat gehiago, erran nahi baita 33 alki.

Ez dakigu nori kentzen dion alki bat.

1980-ko bozetako xifreak ikusiz, alderdi guziek ukan dute aldi huntan orduan baino boz gehiago Parlamentoan izanen dira 42 deputatu berri, hetan 6 andere.

Gobernua nola moldatuko duten, geroak erranen.

Oro ados dira Garaikoetxeari emaiteko lehendakaritza, bainan arek ikusiko nor ezar ministro, ala denak kolore bereko hartuko dituen ala hautsi mautsi zerbait eginen duen.

Egun hautan alderdi guzietako buruzagiekin solastatu da, denen berri jakiteko.